ON LINE IKASTAROAK INGELESEZ IKASTEKO OSO TRESNA EGOKIA

Oraingoan oso interesgarri iruditu zitzaidan eta ikertzen ari naizen ekimen bati buruzko bi lotura ailegarazi nahi dizuet, hau da, on line formakuntza.

Future learn

https://www.futurelearn.com/

https://www.coursera.org/

Esan beharra dago ikastaroen eskaintza zabala dela, batik bat ingelesa eta gaztelaniaz , euskaraz, berriz,  eskaintza hizkuntza bera ikasteko tresnetara murrizten da, oraindik ikusitakoarekin behintzat. Ordea, beste hizkuntzez baliatuz edozein arlotako ikastaroak aurki ditzakegu, asko gainera dohainik dira eta,  bai erabilitako baliabideak bai metodologiak oso kalitatezkoak izan ohi dira; batzuetan ospe eta eskarmentu handiko unibertsitateen berma dutelarik

Zergatik ez baliatu tresna esanguratsu hauetaz gure ingelesa hobetzeko? B2 edo First Certificate-ren maila eta bizpahiru ordu asteko nahikoak izango dira eta, gaiak ugariak dira gure gustukoren bat topatzeko edo.

Batek daki ea etorkizunean gure geletan ere antzeko bat garatu ahal…

Esta entrada fue publicada en Orokorra / General y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario