Atzo goizean, azaroak 19, Sabino Arana Fundazioak luzatutako gonbidapena onartuz, Batxilergo Elebidunaren ikasle talde batek Bilboko Euskalduna Jauregian Gazteria eta Teknologia Berriak izeneko IV. Edizioaren aurkezpenak entzuteko aukera izan du. Aurtengo jardunaldietan “Internet eta Gizarte Sareak,: balia itzazu zeu baliogabetu barik!” eztabaidagai izan da.
Hizlariak hitzaldiaren une batean.
Ihardunaldiak hastear daude, entzuleak prest.
Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleek euskaraz bi hitzaldietan egon dira: lehenengoan, Estefanía Jiménez-ek, EHUko aditua eta irakasleak gazteei gizarte sareen erabilera okerraz ohartarazi die eta, nerabeei zein helduei segurtasun neurriei buruzko aholkuak eman dizkie tresna hauek erabiltzeko orduan. Geroxeago, Gotzon Arzelusek, Batura Mobile Solutions, informatika aplikazioak garatzen dituen enpresako zuzendari-kudeatzaileak, apps izeneko tresnen historia, gaurko egoera eta etorkizunaz hitz egin du. Bere aurkezpenean telefono adimentsuez eta komunikazio era berri hauen inguruko oinarrizko segurtasun neurriez ere mintzatu da. Ugaitz Zabala, Leioako euskara udal teknikaria, aurkezle eta moderatzaile lanetan aritu da hitzaldietan ez ezik amaitzeko oparien zozketan ere.
Ikasleen esanetan, bai gaiarengatik, bai emandako aholkuak, edo euskara eta hiztegi teknikoaren aberastasunagatik ere, hitzaldiak izugarri baliogarriak izan dira.
Blog honetatik hizlari, moderatzaile eta batez ere Fundazioari gure esker ona ailegarazi nahi diegu eta espero dugu datorren urtean beraiekin berriro egotea.
Zorionak eta mila esker.
Gazteluetako taldea: Alvaro, Mikel, Diego eta Alfonso.